Deba, Mutriku eta Zumaiako udalerriek osatzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkea. http://www.geoparkea.com
Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak hamar bat aztarna-fosil edo iknofosil ditu identifikatuta flyscheko labarretan, konkretuki, Deba-Zumaia arteko itsasertzeko Biotopo Babestuan. Balio zientifiko aparta duten aleak dira, eta etengabeko jarraipena egiten zaie higadura naturalaren ondorioz jasan ditzaketen kalteak garaiz detektatu ahal izateko. Zaintza honi esker, duela hilabete batzuk deskubritu zen ale hauetako bat erortzeko eta galtzeko arriskuan dagoela. Hau ikusirik, Geoparkeko lantalde zientifikoak, Biotopo Babestuko kudeatzaile den Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Scolicia motako iknofosilaren erreplika zehatza eskuratzeko proiektu berritzailea jarri zuen martxan.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala egin berri du lurralde honek eskaintzeko dituen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak ezagutzera eman eta zabaldu asmoz. Ikus-entzunezkoak Geoparkearen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak nabarmentzen ditu.