Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala egin berri du lurralde honek eskaintzeko dituen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak ezagutzera eman eta zabaldu asmoz. Ikus-entzunezkoak Geoparkearen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak nabarmentzen ditu.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala egin berri du lurralde honek eskaintzeko dituen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak ezagutzera eman eta zabaldu asmoz. Bertako paisaia-dibertsitatea eta turismo eta aisialdirako proposamen ezbedinak erakusten ditu bideoak.
Ikus-entzunezkoak 4 minutu inguru irauten du. Bertan Geoparkeko toki esanguratsuenak azaltzen dira, baita lurraldearekin harremana duten hainbat lagunen adierazpenak, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa). Halaber, bideoaren grabazioan zonaldeko hainbat boluntario eta sektore turistikoarekin loturiko enpresen parte-hartzea izan dute.
Geoparkeko Gerente Leire Barriusoren esanetan, “bertako zein kanpoko jende asko gurera erakartzeko tresna izango da bideoa, Geoparkea ezagutzen ez duenarentzat aurkezpen-gutun bikaina baita”.
Lana Alberto Gorritiberea zine zuzendariak zuzendu du eta musika Bingen Mendizabal konpositore ezagunarena da.
Bideoa ikusgai da dagoeneko Geoparkearen webgunean, www.geoparkea.com, eta baita Youtube-ko kanalean ere.
Niri, oraintxe, ez dabikzkit ez bideoa eta ez lehenengo bi loturak. Azkenekoa bai.
Ez horregatik
Bittor