Teknologia albisteak

Itzalen sua ikuskizuna Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-12 : 12:19

Larunbat honetan, hilak 16, 22:00etan, Itzalen sua emanaldia izango da Zumaiako Aita Mari aretoan herriko AEK-k Korrika Kulturalaren baitan antolatua.

Itzalen sua ikuskizuna

Itzalen sua paperera ekarritako filme bat da. Aktoreak, gidoilaria, argazkilaria, jantzi sortzailea, makilatzailea... denetarik du Itzalen suak. Eta nola ez, soinu-banda: Diabulus In Musica talde iruñarrak osatu du espreski liburuaren DVDan biltzen den materiala. Ikuskizunak liburuaren esentzia biltzen du ordubete inguruko emanaldian: Xanti Rodriguezen irudi paregabeak, Fernando Morilloren testua, Diabulus In Musicaren doinuak, Xabier Euzkitzeren errezitaldiak, eta beste hainbat sorpresa.

Zumaiako emanaldian, Oihana Maritorena taula gainean dantzan izango dugu, eta baita Aitor Gorosabel Su ta Gar-eko kantaria ere Argilun abestian kolaboratzen.

Liburua + DVDa

Itzalen sua biharko liburua da. Ez. Ez da liburua: testuaren inguruan eta gainean, ilustrazio zinematikoa eta interaktibitatea du nagusi. Musika eta estilismoa. Makillajea eta antzezpen bikaina. 

Teknologiaren hitzak erabilita, Sormena eta Literatura 3.0 dela esan genezake, zinema bera ekartzen baitu paperera. Interakzioa. Artelanen, musikaren, literatur-irakurketen… artekoa. Dena batean biltzen ditu Itzalen suak, ez gaurko, baizik eta biharko begiradarentzat. 

Xanti Rodriguez da irudi paregabeen sortzailea eta ekoizlea. Irudi zorabiagarri bezain sinesgaitzak eraiki ditu. Nazioarteko makina bat sarik garbi uzten dute nolako maila duen, zenbateraino miresten duten han-hemengo irudi-sortzaileek. 

Pertsonaien looka mitologizatzeko, Alicia de Miguel dugu jantziak diseinatzen eta sortzen. 

Monika Agirre arduratu da pertsonaien aurpegiak sortzen dituen makillaje ikusgarriaz. 

Iruñeako Diabulus in Musica musika taldeak konposatu du
Itzalen suaren soinu-banda, lan honetarako espreski. Mitologia eta musika?

Euskal Herriko zenbait lagun ospetsuren infografiak erabili ditugu proiektuaren erakusleiho itzel eta indargarri gisa: Ander Lipus, Iban Garate, Oihana Maritorena, Joan Mari Irigoien, Lakrikun antzerki taldea, Xabier Euzkitze, Estitxu Fernandez, Ilaski Serrano, Nerea Garmendia, Su ta Gar-eko Aitor eta Xabi... 

Fernando Morilloren testuak harilkatzen du zuen apokalipsia iragartzen duen istorio hau. Mundu berri baten lehen kronika.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago