Gaumin Argitaletxea
Gauaren unerik ilunena. Hori da gaumina. Misteriotsua eta sekretua. Sorginen dantza eroa hedatzen den ordua, eta kondaira zaharren doinu gozoa ereiten denekoa. Gauminean dena da sinesgarri. Dena zilegi. Eta bakardadearen itzal beltzetatik ortzadarrezko ametsak jaio daitezke, iritsi berriaren lotsaz, baina haurraren jakin-min aseezinaz. Gauminaren ilunean abiatzen da egunsenti distiratsura doan bidea. Eta orduan hasten dira harilkatzen, hitz eta irudiekin ilargiaren magia eta goizaren lehen izpi epelak. Istorio ederren erreinu amaiezina.
Artikuluak
"Pasio krimena" thriller zientifikoa kalean da jadanik
Itzalen sua ikuskizuna Zumaian
Larunbat honetan, hilak 16, 22:00etan, Itzalen sua emanaldia izango da Zumaiako Aita Mari aretoan herriko AEK-k Korrika Kulturalaren baitan antolatua.
"Itzalen sua" proiektuaren aurkezpen-kontzertua Plateruenan
Badator Itzalen sua. Literatura 3.0, filma paperera ekarria. Azaroaren 30ean aurkeztuko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, Xanti Rodriguezen irudiek, Fernando Morilloren testuak eta Diabulus In Musica taldearen soinu-bandak osatzen duten proiektua. Euskal Mitologia inoiz ez bezala plazaratua.
ITZALEN SUA - EL FUEGO DE LAS SOMBRAS ( Making Of ) from Xanti Rodriguez on Vimeo.