Teknologia albisteak

Euskal udalen zor bizia biztanleko, 399€ bataz beste 2012an

Erabiltzailearen aurpegia
2013-06-15 : 11:44
Zorrak estuturiko udalerri kaltetuenak udalerri txikiak eta Ipar Euskal Herrikoak dira. Gaindegiak kaleratu berri duen txostenaren arabera, Euskal Herriko 685 udalerriek guztira 1.249.126 mila euroko zorra biltzen dute, beste modu batera esanda, bataz beste biztanleko 399€ zor ditugu. Azken urtean zor biziaren bolumena %1,2 igo da eta honek 49 udalerrik zorrean izan duten hazkunde handian du oinarria, aintzat izanik, hauetako batzuk aurrez zor pilaketa nabarmena zekartela. Alta, 319 udalerrik euren zorra murriztu dute azken ekitaldian eta ondorioz zorraren bataz bestekoa jaisteko joera ezarri da, hain zuzen ere 11,2 puntutan.

Euskal Herriko udalen zor biziaren datuak Ogasun eta Administrazio Publikoko Espainiako Ministerioko eta Ekonomia eta Finantza Ministerio Frantseseko zifretan du oinarria. Hegoaldeko datuei dagokienean, tokiko kontu publikoen datuen data 2012ko abenduaren 31koak dira eta Iparraldekoak, berriz, 2011ko abenduaren 31koak. Euskal Herriko udaletxeen zorraren mapak irudi heterogeneoa uzten digu.

Nabarmentzekoa da 685 udalerrietatik 166k ez dutela zorrik, hau da, ia lautik bat (%24,2). 166 horietatik hamahiruk azken ekitaldian utzi dute albo batera zorra, nabarmentzekoak dira, tamainaren arabera, Berriozar, Aiara, Otxandio edo Etxauri. Beste muturrean kokatzen dira Aulesti, Bilbo, Gizaburuaga, Bakio edo Aduna azken urtean bizitako zorraren hazkundeari zor. Begirada 2008ra luzatzen badugu – urte horretan Iparralden udal hauteskundeak izan ziren – urte arteko bataz besteko zorraren hazkunderik altuena Zizur, Errigoiti, Aramaio, Arrokiaga, Aizarnazabal, Larresoro edo Mendibeko udalerrietan jazo zen.

Irakurri txosten osoa hemen.

Erantzun

Sartu