Teknologia albisteak

"Atxia motxia" koadernoa aurkeztu dugu, ondarearen transmisioa lantzeko haurrekin

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-01 : 11:22
Joan zen astean aurkeztu zuen Eibarko Udalak bere azken argitalpena, "Atxia motxia" haurrentzako koadernoa. Ego Ibarra udal batzordeak kaleratu berri duen koadernoak balio izango du margotzeko, marrazteko, jolasteko...; baina, batik bat, herriko historia ezagutzeko eta  belaunaldien arteko transmisio-tresna izateko. Eibarko 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta salgai egongo da 4 euroan.

Joan zen ostiralean aurkeztu zen Eibarren "Atxia motxia". Goizez prentsaurrekoan (honatx DVren artikulua), eta arratsaldez haurren aurrean, Coliseo antzokian, Patxin eta Potxin pailazoen laguntzarekin.

Koadernoa 3-7 bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta hainbat fitxa ditu: batzuk marrazteko, beste batzuk margotzeko, besteak moztu edo itsasteko... Baina guztiak ere herriaren historia eta ondarea dute gai nagusi.

"Atxia motxia" koadernoak herriaren sorrera, Eibarko emakumeak, artistak, herriko mapa, txoriak, arbolak, san blasaren errezeta, Eibarren egindako tresnak, erreka, eraikinak eta beste hainbat gauza batzen ditu. Horrez gain, herriko euskara umeen mundura gerturatzeko ere erreminta apartekoa izango da.

Hortaz, Jose Antonio Azpilikueta marrazkilariaren marrazkiak eta Badiharduguko kideen testuak batzen dituen umeen koadernoak, jolas- eta ezagutza-tresna izan nahi du.

Izenburu nagusia, Atxia Motxia kantu ezagun eder herrikoitik hartu da Eibarko Juan Bautista Gisasola (1885-1948) musikari famatuak musikatu zuen lana gogora ekartzearren, antzinako ume-joko baten oinarritutakoa eta Orfeón Eibarrésak lehenengo bider 1935ean abestu zuena.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago