Teknologia albisteak

Betiko euskararen abdikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-02 : 11:20
Abdikazio bakarrak ez dira monarkikoak, hizkuntzari dagozkionak ere badaude. Hau momentu ona da, euskarazko aditzekin egiten ari garena gogoratu eta horretaz gogoeta egin dezagun.
Espainiako erregeak abdikatu egin duela entzun eta irakurri dugu astelehen honetako lehen orduaz geroztik nonahi. Dimisioa baino zerbait gehiago da abdikazioa, lekua nork beteko dion aldez aurretik ezagutzen baitugu honelakoetan. Hizkuntzaren aldetik, alabaina, ezin uka daiteke oso aditz antzekoak direla dimititzea eta abdikatzea. Lehendabizikoa, gure mundutxo honetan nahi eta behar bezain sarri praktikatzen ez bada ere, abdikazioa baino maizago bai, ezinbestean. Aditz horrekin, “dimititu du” eta holakoak oso egokiak ez direla, eta “dimisioa aurkeztu” edota “dimisioa eman” esan behar zela ikasi genuen.
 
Orain, errepublikaren ametsaren beroan edo, ahaztu egin zaigu urrean. Euskal aditzen sistemaren abdikazioa eman dugu, herederoa askoz ere espainolagoa den eredu bat besarkatzeko. Emigratu du, abdikatu du, erreakzionatu du eta horiek guztiak erdararen ezpalekoak dira. Euskara hola aditz irregular espainolez bete dugu, ez baitu inork ezer emigratzen, abdikatzen, errekazionatzen… Ez diot Euskaltzaindiari inoiz ezertxo ere irakurri hain sakona eta kezkatzekoa den gai honetaz. Ezta beste foroetan ere.

Besoak antxumatu eta euskara “betikoaren” abdikazioa onartu behar al dugu? Beste borroka galdu bat ote da hau? Borroka edo bataila, ez da nolanahikoa, hizkuntzaren sena bete-betean jotzen duena baita.

Erantzun

Sartu