Asmoz Fundazioak eta Recreakultek arte eta kultura arloko zentsura eta autozentsura jorratuko dituzte ekitaldi adierazgarri batean
Datorren maiatzaren 28an, 19:00etatik 20:30era, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko (KMK) Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan, herritarrei irekitako ekitaldi bat izango da, gaurkotasuneko gai bat zuzenean eta kolektiboki jorratuko duena: zentsura eta autozentsura esparru artistiko eta kulturalean.
Ekitaldi honek Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Recreakultek, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen deialdiaren laguntzarekin, bultzatutako proiektuaren amaiera markatzen du. Deialdi horren ondorioz, espazio seguru eta aske bat sortu da, artistek eta sortzaileek beren esperientziak partekatu ahal izan ditzaten beren sormen askatasunaren murrizketaren inguruan.
Ekitaldian proiektuaren webgunea jendaurrean aurkeztuko da, https://zentsura.asmoz.org, artearen eta kulturaren adierazpen-askatasunari buruzko topagune eta gogoetarako gune gisa sortua. Zentsura- edo autozentsura-egoerak bizi izan dituzten artisten benetako testigantzak, kasu praktikoak (batzuk ezagunak, beste batzuk ia ikusezinak) eta gai horretan sakontzeko informazio-materialak biltzen ditu plataformak.
Ekitaldian proiektuaren aurkezpena egingo da. Ez da ahaztu behar, gai eztabaidagarria denez, prozesuan zehar zailtasun ugari sortu direla, eta horiek jendaurrean azalduko direla, egindako lanaren jakitun izan daitezen. Gainera, testigantza pertsonalak eta azken urteetan gertatutako zentsura eta autozentsura kasuak azalduko dira. Azkenik, ekitaldira joaten diren pertsona guztien artean eztabaida irekia planteatuko da, adierazpen artistikoaren eta kulturalaren askatasunak egungo testuinguruan dituen erronkei buruz.
EKITALDIAREN DATUAK:
Erantzun
Sartu