Asmoz Fundazioak eta ARTEK[LAB]-ek HotGlue programa irekiarekin web-orri bat sortzeko saioa/ikastaroa antolatu dute azaroaren 12an. Saioa azaroaren 12an izango da, 9: 30etan, eta Jaime de los Riosek zuzenduko du, ARTEK[LAB]-eko sortzaile eta zuzendaria, hedabide berrien artista, cracker eta sareko aktibista dena.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik webgunea egiteko erabiliko dugun programari buruzko inolako ezagutzarik izatea. Behar dugun gauza bakarra da ideia berritzaileak sortzeko beren irudimena jariatzen uzteko prest dagoen jendea. Beharrezko materialari dagokionez bertaratzen direnek beren ordenagailua ekarri beharko dute.
Webgunea BERTSO HACKATOIA izeneko ekitaldi batean oinarrituko da. Abenduaren 14an izango da, eta bertsolaritza eta teknologia nahastea du helburu nagusi. Zehazki, teknologia erabiliz bertsolaritza nola berritu bilatzea da asmoa, euskal kultur tradizio historiko aberatsa bizirik eta eguneratuta mantentzeko. berritzaileak sortzeko beren irudimena jariatzen uzteko prest dagoen jendea. Beharrezko materialari dagokionez bertaratzen direnek beren ordenagailua ekarri beharko dute.
Webgunea sortzeko erabiliko dugun tresna HotGlue izango da (https://hotglue.me/). Tresna digital hau web-orriak diseinatzeko plataforma sinple bat da. Gainera, open Source doakoa praktikoa eta erabiltzeko oso erraza da, eta tresna erabilgarri ugari ditu.
KOKAPENA: EHUko Informatika Fakultatearen 1.1 Laborategia
EGUNA ETA ORDUA: Azaroak 12, 9: 30etatik 12: 00etara
Gogo handiz itxarongo zaituztegu!
Erantzun
Sartu