"Garapen jasangarria. Tokiko Agenda 21-en kudezatzailea" izeneko X. graduondokoa abiarazi du UPV/EHUk, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin elkarlanean eta Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietatea partaide dela. Graduondokoaren helburua da teknikari espezializatuak trebatzea Tokiko Agenda 21en aplikazioan eta tokiko/eskualdeko mailan garapen jasangarriaren interpretazioan.
Tokiko Agenda 21en aplikazioan teknikari trebatuen premia duten udalen, garapen-agentzien, foru-aldundien eta aholkularitzen eskariak asetzea du xede ikastaro honek, baita garapen jasangarriari eta Agenda 21-i buruz trebakuntza jaso duten irakasleenak ere, hezkuntza-maila guztietan.
Hauentzat da graduondokoa (erdipresentziala): lehen eta bigarren zikloko tituludunentzat, eta zenbait alorretan (hirigintza, ingurumena, zerbitzuak, garapen-agentziak, mendi- eta nekazaritza-elkarteak...) diharduten udal-teknikarientzat. 2012ko azaroaren 9tik 2013ko uztailaren 7ra arte iraungo du ikastaroak, eta Donostiako Zuzenbide Fakultatean emango dira eskolak. 30,2 ECTS kredituko (Kredituak Metatzeko eta Transferitzeko Europar Sistema) balioa du ikastaroak. Izena emateko epea irekia dago.
Ikastaro honek besteren konturako langileentzat (ez autonomoak, ez Administrazio Publikoa) TRIPARTITA FUNDAZIOAREN hobaria du.
Ikastaroari buruzko informazio guztia ikastaroaren webgunean edo, bestela desarrollosostenible@asmoz.org helbide elektronikoan eskatu daiteke.
Erantzun
Sartu