Beñat Zaldua kazetaria eta Basilika podkast ekimena, RAKS 2021eko irabazleak
2021-11-20 09:56
Atzo eman zituzten Andoainen Rikardo Arregi Kazetaritza Sariek (RAKS), bi alorretan azken urteotako formulazioari jarraiki. Kazetaritza kategorian Beñat Zaldua kazetariak irabazi zuen, Nola iritsi gara honainok artikulu sortagatik. Komunikazio kategorian, Basilika podcast komunitateak lortu zuen saria.
Aiurri toki hedabideari hartutako irudian, Beñat Zaldua eta Basilikako Jone Alaitz Uriarte, garaikurrekin.
Irabazleak izan ziren:
- Kazetaritza alorrean, Beñat Zaldua kazetaria Nola iritsi gara honainok artikulu sortagatik. Luzeago hemen.
- Komunikazio kategorian, Basilika podcast komunitatea. Luzeago hemen.
Oroigarriarekin joan ziren etxera Kazetaritza sarirako beste finalistak:
- Berria egunkarian argitaratutako Ahomentan elkarrizketen seriea.
- Zaballako espetxetik egindako Faktoria irratsaioa (Euskadi Irratia).
- Urtzi Urrutikoetxeak idazten duen Leku-Lekutan izeneko atala (Berria).
Eta komunikazio sariko finalistak:
- Oier Aranzabalen Barruan Gaude podcast-a.
- Basilika podcast komunitatea.
- 3000twitz kolektiboa, Twitch euskaratzearen alde ari dena.
2020ko edizioan, gogoratzearren, komunikazioaren alorrean Egunean Behin joko-aplikazioa izan zen garaile, eta kazetaritzakoan Osasun Etxea Euskadi Irratiko saioa.
Erantzunak kargatzen...