Beste webgune bat aurkeztu du EITBk: KirolakEITB.eus ataria. Atzo egin zen aurkezpena, eta EITBk berak zabaldutako oharraren arabera, futbola bezalako "diziplina nagusiek ez ezik, hedapen gutxiagokoek euren leihoa izango dute EITBren atari berrian, eta modu berezian zainduko dira emakumezkoen kirolak."
Aktualitatea jarraitzeaz gain, streaming eskaintza anitza dago webgunean, emanaldiak bere osotasunean ikusi ahal izateko. Emaitzak eta sailkapenak une oro eguneratuko dira eta sare sozialekin konektatuta egongo da.
EITBk azaldu duenez, duela urtebete EITBk kiroleko bere edukien eskaintza zabala hedatzeko modu berriak lantzeari, ETBko "Kirolak" saioan berrikuntzak eginez. Sare sozialetan presentzia ere handitu zuten, eta ondorengo hilabeteetan aldaketak emanaldietara eta programetara zabaldu zituzten. Atari digital berriaren ondotik, web app bat eta whatsapp zerbitzua jarriko dituzte martxan. Etorriko den beste berrikuntza bat izango da streaming-enatn zuzeneko hainbat emanaldi aldi berean ikusteko aukera eta une nabarmenenak timeline bidez erakusteko.
Zenbait bereizgarritasun interesgarri ditu webguneak:

Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusi den azken urtee hauetan aurkeztutako webgune sorta, bat gehiago. Orain artean zenbatu ditugu:
EITBhub ere sortu berri da, baina EITBk, Xabi Ezpeleta garatzaileak baizik, joan den astean informatu genuen bezala. Lan gehiago orain Ezpeletarentzat, KirolakEITB.eus gehitu behar badu.
Erantzun
Sartu