Teknologia albisteak

Nortasuna Sarean: Komunikazioa bidegurutzean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-03-07 : 10:36

Nortasuna Sarean jardunaldia, urtero egiten dena udaberrian, martxoaren 26an izango da Donostian bere hamargarren edizioan, San Temo Museoan arratsaldez (18:30 - 20:30). "Komunikazioa bidegurutzean" da 2025eko edizio honen gaia eta leloa.

Bi hizlari nagusi izango dira:

  • Xabier Landabidea Txerren, ikerlari eta irakaslea: Zeintzuk izan dira eraldaketa teknologikoek ekarri dizkiguten onurak eta eskatu dizkiguten ordainak?
  • Estitxu Garai, komunikazioan aditua: Zer egin genezake komunikazio ahokulariok bidegurutze honetan? Zein ardura eta konpromiso har ditzakegu?

Eta esperientzia azalpen batzuk:

  • Ainhoa Mendibil Artetxe (Emun Kooperatiba): Zein toki du euskarak markagintzan? Talentua erakartzeko baliotzat jotzen al dugu? Barne zein kanpo komunikaziorako, zein muga eta aukera sortzen zaizkigu?
  • Mattin Solis Uitzi (Teks Elkartea): Zergatik egin fedibertsoaren aldeko hautua? Nola egin sare pribatiboetatik libreetarako trantsizioa?
  • Jordina Arnau Roig (aholkularia): Nola sortu errelatoak giza eskubideen defentsarako? Komunikazioak balio al dezake etorkizun desiragarriak sortzeko?

Izena doan emateko, hemen.

 

Erantzun

Sartu