WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak izatekotan) ezabatzeko helburuz sortutako ekimen honetan.
Adimen artifizialarekin idatzi diren artikuluak detektatu izan dituzte wikilariek 2022tik hona. Proiektuaren orriak zenbait adibide zerrendatzen ditu, eta aipagarri batzuk ekarriko ditugu hona:
Proiektuaren asmoa ez da Adimen Artifiziala debekatzea erabilpenean, baizik eta emaitza egiazkoak eta erreferentiaz hornituak ematen dituen AA-testuak izatea, erabiltzekotan. Izan ere, adimen arfifizialeko elementu batzuk (irudi sorkuntzan, emaitzak libre badira) erabiltzen dira Wikipedian, eta euskarazko Wikipedian ere: ikus euskal mitologia eta ipuinetako hainbat kontu ilustratzeko sortutako irudi sortak, eta beren erabilpen adibideak adibidez Basajaun eta Kixmi artikuluetan.
Euskarazko Wikipedian AA erabilpen kutsatzailerik izan delako susmorik ez dugu. Badago, ordea, itzulpen automatiko txarra eta zuzendugabea erabiltzen delako ebidentzia. Txantiloi batek abisua ematen du halako orrietan, adibidez BBCri buruzko honetan; eta zuzendu beharreko orri asko daudela ere egia da.
Gehiago jakiteko: WikiProject AI Cleanup.
Erantzun
Sartu