Txek egitea gustatzen bazaizu, hauxe da zure webgunea, milioi bat txek-koadro. Joko absurdo bat, plazer txiki bat agian, hala nola gaiak biltzeko plastiko batzuetan aire-burbuilak lehertzen sentitu daitekeena. Hori bai, barka txek esan izana, euskaraz kontro-laukiak omen dira, eta ekintza aukera hautatzea.
One Million Checkboxes webgunekoa erraza da. Sartu eta kontrol-laukietan aukera markatu. Beste hainbat lagun arituko dira zurekin batera aldi berean, baina nolabait tranparen bat dago hor, ze milioia ez da sekula txekatzen. Ehundaka mila batzuk markatuta daudela ematen du, baina des-hautapenak (?) ere gertatzen dira, eta kopurua dantza batean dabil gora eta behera, milioia osatu gabe...
Euskarazko izendapenari dagokionez, Euskalterm datubasean 2001eko sarrera bat agertzen da. Ingelesezko parekidea orduan check box zen, bi hitzetan, eta honenbestez, ia mende laurden geroago, checkbox lexikalizatuta dago. Euskaraz, txek laukiak, txek egin edo txekatu, eta txek bikoitza, txek marka eta beste batzuk, ontzat emateko garaia izan daiteke?
Erantzun
Sartu