Teknologia albisteak

Euskaldunen Harrotze Astea, sareko edukien sorkuntzan ere bai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-22 : 17:22

Euskal Herrian Euskaraz taldeak deitua du gaurdanik datorren igandera arte (apirilak 21-28) Euskaldunon Harrotze Astea deitu dutena. #EuskarazTaHarro traola sortu dute, eta helburua da "euskararen aldeko borrokak kaleak ikustaraztea eta indartzea; euskaltzaleei borroketan parte hartzeko ilusioa eta motibazioa piztea; eta Euskal Herri euskalduna aldarrikatzea". Ekimenarekin eta aldarrikapen horrekin bat eginez, sareetako euskal eduki sortzaileen talde batek agiria kaleratu du, eta atxekimenduak biltzeari ekin dio.

Sareko agiri horrek dio, besteak beste:

Askotan aipatu izan da Sareak, eta, bereziki, sare sozialek hizkuntza handien hegemonia indartzen duela. Horren harira, badakigu Euskal Herriko gazteen erreferenteak batik bat erdaldunak direla eta, askotan, sare sozialetan areagotzen dela arazo hori. Horregatik, beharrezkoa da Sarean ere euskararen presentzia bermatzea eta euskal edukiak sortu, sustatu eta kontsumitzea. (...)

Argi eta garbi esango dugu: Euskal Herria euskalduna izatekotan, euskarak Sarean egon behar du. Hortaz, ezinbestekoa iruditzen zaigu euskararen ikusgarritasuna bermatzea, bai eta komunitatea bera kontuan hartzea eta harekin batera elkarlanean aritzea ere. Era berean, guk konpromiso sendoa adierazten dugu euskara eta Euskal Herria ardatz izaten jarduteko: izan edukia sortu, zein komunitatea eraikitzen jarraitzeko.

Osorik irakurtzeko, eta atxikimendua emateko, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago