Teknologia albisteak

Augustin Zubikarai Nobela Saria: 2023ko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-30 : 17:41

Augustin Zubikarai Nobela Sariaren bekarako 2023ko deialdiaren oinarriak argitaratu dituzte Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak. Deialdira eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Urriaren 13a arte dago aurkezteko epea.

Saria 8.000 eurokoa izango da, urtebeteko epean idazteko eleberria, gutxienez 150.000 karaktereko lana.

Hemen aipatuak laburpen bat dira, ikus oinarriak zehatz hemen.

Azken urteetan, beka gisa garatzen da Augustin Zubikarai Saria. Laguntza bat eleberria idazteko. Ondarroako idazlearen izena dauka sarial.

Azken bost urteetako irabazleak izan dira:

Euskalia zientzia-fikziozko liburuaren aurkezpenekoa da irudia, sari/bekari esker argia ikusi duen azken liburua hori baita, iazko Zubizarretarena oraindik ez denez inprimatua kalean.

Erantzun

Sartu