Teknologia albisteak

Chrome nabigatzailean integratu da Google Lens eta oso praktikoa da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-22 : 10:10

Google Lens duela urte gutxi batzuetatik martxan dagoen Googleren tresna baliagarri bat da. Irudietatik testua eraitsi eta bisualki itzultzeko balio du, eta aplikazio beregain gisa praktikoa da zure mugikorrean adukitzea. Orain, Chrome nabigatzailean integratu dute, eta PC ordenagailuko ingurunean ere oso erraz erabiltzen ahal da horrela. Adibide batzuekin ilustratu dugu.

PC edo ordenagailuan, irudi jakin baten gainean saguaren eskuin-aukerarekin sakatuta aukerak agertzen dira. Adibide gisa, Eneko Bidegain irakasleak topatu zuen idazki bat hartuko dugu, Twitterren web interfazea irekiz.

Interfaze berri bat agertzen da, eta Chrome ingelesez egon arren (ezin euskaraz jarri ordenagailuan, nahiz eta hizkuntza lehenetsia euskara izan nabigaziorako), aukera berri batzuk agertzen dira gaztelaniaz: bilatu, testua aukeratu eta itzuli. Kasu honetan ingelesa zein georgiera (goian dagoen alfabetoa) ondo antzeman ditu testua sakatzerakoan.

Itzulpen aukera nagusi gisa, gaztelania agertzen zaigu, baina menu baten bidez euskara ere aukeratu daiteke.

Eta euskaraz agertzen zaigu testua itzulita, georgierazko zein ingelesezko zatia, ez perfekto, baina nahiko txukun edo ulertzeko moduan bai.

Goiko ariketa hau ordenagailuan egin dugu, baina Android mugikor bateko Chrome nabigatzailean ere integratu da Lens. Kasu honetan, uste dugunez, Lens aplikazioa instalatuta eduki behar da. 

Aproba egin dugu sarean jarri dugun irudi batekin.

Kasu honetan klik bikoitza egin irudian eta menu aukerak agertzen dira, euskaraz. Eta Google Lens bera ere euskaraz, testua aukeratu eta itzultzeko aukerekin.

Ikus emaitza nola testu zati bat itzuli digun karteletik:

Kasu honetan irudiko testua ez zegoen guztiz zuzen eta esaldi bat detektatu eta itzuli du, baina ez testu osoa. Horizontaltasun argiz egin izan bagenuen argazkia hobeto funtzionatuko zuela uste dugu.

 

 

Erantzun

Sartu