Teknologia albisteak

Telegram Premium bertsioa kaleratu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-06-24 : 08:50

Telegram mezularitza aplikazioak ("Whatsapp bezala, baina bestea") premium edo ordaindutako bertsio bat aurkeztu du aste honetan. Bertsio berriaren funtzio interesgarriena iruditzen zaigu Voice-to-Text gaitasuna, ahotsez esan eta aplikazioak testu bihurtzea. Ez dute adierazi zein hizkuntzatan funtzionatzen duen aukerak: ingelesez, seguru, baina zein gehiagotan? Euskaraz akaso? zalantzazkoa. Inork Telegram Premium jarri badu, esan diezagula, egin dezala aproba euskaraz. Nolanahi ere, zoragarria litzateke Telegramen edo Whatsappean grabatutako podkastak bidaltzen dituzten arima galduei laguntzeko.

Testu-ahotsa bihurketa interesgarri horrez gain, aukera hauek ditu Premium bertsioak, besteak beste:

  • Fitxategi gaitasun bikoitza, 2 Gb-tik 4Gb-ra igota.
  • Abiadura azkarrago ziurtatua fitxategi horien kargan.
  • Txat sailkapena; familia | lan-taldeak | astunak... Talde eta pertsonak fitxetan sailkatzeko aukera, 20 fitxa arte, bakoitzean 200 txat edukitzeko aukerarekin. Txat kuedaketari lotutako artxibatze aukera berri batzuk ere tartean.
  • Alderdi grafikotik, sticker bereziak (animazioarekin eta ikusgarriak itxura batean), erreakzio ikono esklusibo gehigarriak, norberaren profila gif/bideo animatua izateko aukera.
  • Iragarrik ez txat publikoetan.

Oraingoz mugikorreko Android bertsioan (v8.8.1 bertsiotik aurrera) ezar daiteke Telegram Premium, 5.49 Euroko prezioan hileko Europan, merkeago AEBetan: 4,99 dolar hileko AEBetan.

Telegramek berak emandako informazioa, hemen

 

Erantzun

Sartu