Teknologia albisteak

Hizkuntzaren ekonomia berriko trantsizio digital eleaniztuna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-31 : 15:08

"Hizkuntzaren ekonomia berriko trantsizio digital eleaniztunari buruzko jardunaldia" egingo da bihar asteazkenez, ekainak 1, Donostiako Miramar jauregian. Estatu espainiarreko SEPLN erakundeak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren eta Hitz Zentroaren laguntzaz, eta euskara eta beste hizkuntza penintsularren kasuak aztertuko dira jardunaldian. Bertan ez bazaude, streaming bidez jarraitu ahal izango duzu (9.00etatik aurrera).

Gai nagusi hauek jorratuko dira:

  • Nola egin arrakastaz trantsizio digital eleaniztuna; nola bermatu gure hizkuntzen eta kulturen iraupen digitala.
  • Nola bihurtu sozioekonomikoki errentagarri eleaniztasuna: berrikuntza, zerbitzuak, produktuak eta negozio-eredu berri.

Egitaraua honako hau da, 

 8:30  Akreditazioak jasotzea
 9:00  Jardunaldiaren inaugurazio-ekitaldia 

Eneko Agirre, HiTZ zentroko zuzendaria
Alfonso Ureña, SEPLNko lehendakaria
Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua

 9:30  Ekimen publikoen aurkezpena. Moderatzailea: Eneko Agirre

  • Aurkezpenak:

Xabier Arrieta, Eusko Jaurlaritzako Informazio- eta Komunikazio-Teknologien zuzendaria, Eusko Jaurlaritza
David Ferrer, Politika Digitalen idazkaria, Kataluniako Generalitatea
Valentín García, Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia, Galiziako Xunta 
Ana Berenguer, Analisi eta Politika Publikoen zuzendari nagusia, Valentziako Generalitatea
Cristina Gallach, Hizkuntzaren Ekonomia Berriak Aliantzako ordezkaria, Espainiako Gobernua

  • Mahai-ingurua: 
  • Espainiako hizkuntzak eta haien garapen digitala
  • Nola egin arrakastaz trantsizio digital eleaniztuna. Nola bermatu gure hizkuntzen eta kulturen iraupen digitala

 11:00  Kafea 
 11:30  Hizkuntza-teknologiaren Industria. Moderatzailea: Senén Barro 

  • Mahai-ingurua:  
  • Zer behar dute eta zer ematen dute enpresek?
  • Nola garatzen da Hizkuntza-teknologien inguruko industria?
  • Nola bihurtzen da sozioekonomikoki errentagarri eleaniztasuna: berrikuntza, zerbitzuak, produktuak eta negozio-eredu berriak
  • Parte-hartzaileak: Diego Vázquez (imaxin|software), Celia Sánchez (1MillionBot), Eudald Camprubí (Nuclia), Lohitzune Txarola (Langune)

 12:30  Ikerketa Hizkuntza-teknologian. Moderatzailea: Alfonso Ureña

  • Hizkuntza-teknologien artearen egoerari buruzko mahai-ingurua, eleaniztasunaren ikuspegitik
  • Parte-hartzaileak: Rodrigo Agerri (HiTZ), Marta Villegas (BSC), Marcos García (CiTIUS), Rafael Muñoz (CENID)

 13:15  Prestakuntza Hizkuntza-teknologian. Moderatzailea: Manuel Palomar

  • Hizkuntza-teknologietako talentua prestatzeari, atxikitzeari eta erakartzeari buruzko mahai-ingurua
  • Parte-hartzaileak: Maite Oronoz (HiTZ), Maite Martin (CEATIC)

 14:00  Jardunaldiaren amaiera
 14:15  Koktela
 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago