Unai Fanoren kasua izan zen lehenbizi, Jon Cresporena berriki, Espainiako Auzitegi Nazionalak orain Iñigo Gutierrez preso algortarraren hirugarren gradua bertan behera utzi du eta espetxera itzuli beharko du. Hiru aste zeramatzan kalean, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak hala erabakita. NAIZek eskuratu ahal izan duen ebazpenean Auzitegi Nazionalak barkamen eskari zehatzik ez dela egon esanda argudiatzen du bere erabakia.
«Onartezina da Izadiri eragiten ari diren sufrimendua» @IEtxera «saminduta, kezkatuta eta haserre» dago Iñigo Gutierrez berriro espetxeratuko dutelako. «Izadi berriro ama eta aita gabe utziko dute» irratia.naiz.eus/eu/info_irrati… pic.twitter.com/LD4BFJgjTO
Iñigo Gutierrez Izadiren aitak espetxean pasa du gaua baina gaur goizean irteten utzi diote irratia.naiz.eus/eu/info_irrati… Itxaso Torregrosa Izadi Gurasoekin Etxera plataformako kidea elkarrizketatu dute @NAIZirratia-n pic.twitter.com/R06JXLNZKK
Itxaso Torregrosak (Izadi Gurasoekin Etxera) atzo adierazi zuen "onartezina" dela Iñigo GutiLizar (Algorta) eta Maria Lizarraga (Burlata) presoen alabari eragiten ari zaizkion sufrimendua. @algortakosare @EtxeratElkartea @IEtxera labur.eus/FZAMma href="http://twitter.com/naiz_info">@naiz_info
Erantzun
Sartu