Goiz hartan etxetik atera zenean, Modou Khadimek ezin imajina zezakeen ez zituela berriz zapalduko Ribaforadako kaleak (Nafarroa); egun horretan bertan atxilotu, hegazkin batean indarrez sartu eta 23 urteren ostean jada arrotz zitzaion sorterrira itzularaziko zutela: Senegalera. Khadimi ez zitzaion halakorik burutik pasatu, Ribaforadako Udalaren zigilua zeraman zitazioa jaso zuenean.
Hau eskandalagarria da! Zita faltsuen bidez ari dira kanporatzen paperik gabeko migratzaileak Nafarroatik. @IonOrzaiz en erreportajea, kasu zehatzen testigantzak eta arrazakeriaren aurkako taldeen salaketak jasota. @berria berria.eus/paperekoa/2016…
Deportazio agindu bat gordetzen duten zitak. @IonOrzaiz @berria berria.eus/paperekoa/2016…
Espainiako Poliziak Nafarroan immigranteak kanporatzeko "amarruak" erabiltzen dituela salatu dute. "Zitazio-tranpak" helarazten dizkiete horretarako, eta identifikatu. Gaiari buruzko erreportajea ondu du @IonOrzaiz kazetariak. berria.eus/paperekoa/2016…
Erantzun
Sartu