GPT-3 adimen artifizialeko teknologia eta itzultzaile neuronalak erabiliz, Beñat Erezuma euskalariak liburua plazaratu, Artiadi, adimen artifizialak sortutako 40 olerkiz osatua. Amazonen bidez dago salgai paperean, eta Kindle-erako formatu elektronikoan, adi!, igandea 23a bitartean dohainik baita deskarga.
Jatorrizko olerkiak Adimen Artifizialak ingelesez sortu ditu eta itzultzaile neuronalak euskaratu ditu, Erezumak dioenez. Itzultzaile neuronalen esparruan hiru daude erabilpen irekirako une honetan, Jaurlaritzaren Itzuli, Vicomtechek garatutako Batua.eus eta Elhuyarren Elia.
Beñat Erezuma ezaguna da sarean batez ere 2016an Euskara Satorra proiektua sortu zuelako, euskara bideo eta podcasten bidez online ikasteko aukera emateko. Bere webgunean azalpen batzuk ematen ditu Artiadiri buruz.
"Liburu bihurtu den ariketa honen bidez, Beñatek aztertu nahi izan ditu teknologia horrek artea eta sorkuntzan eskaini ditzakeen aukera berriak.
Hurrengo iraultza dator Adimen Artifizialaren eskutik eta euskarak ere baliatu beharko ditu tresna horrek ematen dituen aukerak, bizirik izan nahi duen hizkuntzak hor ere helduleku bat gehiago aurkituko baitu."
Hemen dago liburua Amazonen. Kindle bidez, Artiadi bilatuz gero, asteburua bitartean doan.
GPT-3 OpenAI izeneko enpresak sarean eskuragarri jarri duen programazio ingurune eta API ireki bat da. Baliatu daiteke proiektu desberdinak abiatzeko, kasu honetan poesia sortzen jarri du Erezumak.
Erantzun
Sartu