Teknologia albisteak

Bilboko Hizkibridoak ixteko, Anari aire librean ostiralean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-16 : 09:05

Hizkibridoak, literaturaren eta ahozkotasunaren inguruko hausnarketak, Bilboko Euskararen Etxeak iaztik antolatzen ditu ez arazo gutxirekin tartean Covid ditxosozkoa dugu-eta. Baina aurrera doa egitaraua, eta moldatzeko garaira, behingoagatik irismen handiagoarekin: Anariren “Habiak” emanaldia aire librean egingo da, abenduaren 17an, ostiralarekin, Euskararen Etxearen aurrean dagoen plazatxoan, Bilboko San Inazio auzoan.

Ostiralean, abenduak 17, Hi(ZKI)bridoak 2021 egitarauaren azken hitzordua izango da, Habiak; Anari musikariak 2000. urtean argitaratutako disko homonimoaren inguruan ardaztuko da. Ekitaldiak bi jarduera bilduko ditu: diskoan jasotako hamaika kantuen artelanak biltzen dituen erakusketa kolektiboa eta Habiak diskoaren inguruko Anariren elkarrizketa musikatua.

Anariren emanaldia 19:30ean hasiko da, Euskararen Etxearen aurrean dagoen plazatxoan egingo da, aire librean. Hartara, ekarri salda-termoa eta artilezko galtzerdiak. Elkarrizketa musikatu formatuan egingo da: Anari bakarka arituko da eta saioa Amaia Arakistain Arrietak gidatuko du.

Halaber, arte-erakusketa 18:30ean inauguratuko da, eta ikusgai egongo da abenduaren 31ra arte. Erakustetan 11 artistaren lanak ikusi ahalko dira: Izibene Oñedarra, Idoia Beratarbide, Uxue Pascual, Zaloa Ipiña, Nagore Legarreta, Marrabila, Okene Abrego, Ramon Zabalegi, Maite Arbonies, Txakur Gorria eta Alaia Gaztelumendi.

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago