Teknologia albisteak

Presoen Euskara Irakasle Taldeak baldintza egokiak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-06 : 14:38

Presoen Euskara Irakasle Taldea 2017tik ari da, boluntarioki, espetxeetan euskarazko eskolak ematen. Atzo, irakasle talde honek bilkura egin zuen Durangon, eta prentsa-agerraldia ondoren. Eusko Jaurlaritzak espetxe transferentziak jaso berri dituela-eta, beraien lanean dituzten oztopoak kentzeko eskatu dute.

Taldearen iritziz, Jaurlaritzaren eskumen berriekin, "administrazioak berak irakasle euskaltzale eta boluntarioek orain arte egindako bideari jarraipena eman behar" lioke. Une honetan 33 presoren matrikula orriak bildu ditu taldeak, eta haiei tutoretza egiteko prest daude. Lan hori baldintza duinetan egiteko, aldarrikapen zerrenda bat egin dute publiko, puntu hauek jasotzen dituena.

  • Euskara jakin eta erabiltzea euskal herritar ororen eskubidea izanik, kartzelan dauden preso guztiei ere duten ikasteko eskubide hori bermatu beharra dago, eta berme hori euskal erakundeei dagokie.
  • Euskara herri kohesiorako tresna dugu. Zentzu horretan, edozein gizarte prozesutan euskararen ezagutza eta erabilera ezinbesteko osagaiak izan behar dira.
  • Kartzelak euskaltegi bilakatzeak hormen arteko bizitza harmoniatsuagoa bihurtuko luke. Onurak baino ez lituzke ekarriko. Eta erdi askatasun moldean ere, euskara ikasteak erraz dezake presoak gizartean sustraitu eta euren harreman sareak berregitea.
  • Oraindik ere Euskal Herritik urrun dauden presoek ez dute euskaraz bizitzeko aukerarik. Hori dela eta, berehala EAE edo Nafarroako kartzeletara ekartzea exijitzen dugu.
  • Oraindik ere urrun dauden euskal presoek euskara ikasteko eskubidea dute. Euskal administrazioei dagokie berme hori betearaztea. Ondorioz, hainbat arinen bide horretan urratsak ematea exijitzen diegu, dagokionarekin dagozkion hitzarmenak eginda.
  • Edonola ere, kasu guztietan, euskara ikasteko eskubidea baldintza duinak eskainita eta beste edozein herritarrekiko berdintasunean bermatu behar da.

Era berean, beren lanaren berri ematen duen bideo bat ere argitaratu du Presoen Euskara Irakasle Taldeak:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago