Teknologia albisteak

Indusmedia 2021, industriaren nazioartekotze digitala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-15 : 08:50

Gipuzkoan egin izan den Indusmedia jardunaldiak zio bat izan du hamar urtez: euskal enpresa enportatzaile industrialak eta Interneteko zabalkundea elkarlotzen diren puntuaz hausnarketa egitea, industria sektorearen marketing digitala, alegia. Aurten formatu presentziala itzultzen da, hizlari profesional eta kasu arrakastatsuekin. Azaroaren 23an da hitzordua.

Topaketa azaroaren 23an izango da, Orona Fundazioaren auditorioan (Galarretako gaina, Hernani). Goizeko jardunaldia izango da, 9.30etatik 14.00etara. Izen ematea doakoa da, baina egin erreserba hemen.

Kongresua marketing, salmenta eta industri-enpresen arlo komertzialen arduradunei zuzenduta dago batik bat. Hitzaldi eta tailerrak izango dira, eta industriaren beraren arrakasta kasuen azalpena. Aurten enpresa hauena hain zuzen:

Informazio gehiago, webgunean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago