Teknologia albisteak

Feministaldia 2021, Donostiako Tabakaleran

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-14 : 09:45

Datorren azaroaren 16tik 20ra egingo da 2021eko Feministaldia, Donostiako Tabakaleran. Kultura feministaren euskal jaialdi honen 16. edizioa izango da, eta #Sismika leloa dauka. Jarduera bakoitzak bete arteko sarrera librea dauka, eta gainera online emango dituzte Tabakaleraren webgunearen bitartez.

Metafora telurikoekin azaltzen da #Sismika leloa. "Azken denboran bizitzako arlo guztietan izan ditugun sismo eta astinaldien ondoren, inoiz baino ezinbestekoagoa bilakatu da bizigarria izango den beste mundu bat irudikatu eta eraikitzea, eta hori feminismoetatik eta sorkuntzetatik egin nahi dugu. (...) espero ez dugun lurrikara da #sismika / kultura feministak dakarren luizia / ordena astintzeko behar bizia (...)"

Egitarau osoa webgunean aurkituko duzue, baina euskarazko jarduera batzuk nabarmenduko ditugu hemen:

  • AZAROAK 16, ASTEARTEA: 19:30, bisita performatiboa ES/EU. Historia astinduz. Kearen Artxibogileak. Tabakalera Plaza. Sarrerarekin (doan).
  • AZAROAK 18, OSTEGUNA. 17:30, mahai-ingurua (streaming)Gure lurrak dardarka. GureHaizeak Groseko ileapaindegi komunitarioa / Euskal Herriko Neska* Gazteak / Tupust! kolektiboa- Moderatzailea: Irati Salsamendi.
  • AZAROAK 19, OSTIRALA. 21:00, Kontzertua. #mauriziakezdauinorhil. Ines Osinaga / Lorea Argarate / Olatz Salvador.
  • AZAROAK 20, LARUNBATA. 11:30, hitzaldia eta mahai-ingurua euskaraz zein gazteleraz. (streaming). Eta turistifikazioarekin zer? Tsunamiaren aurrean estrategiak. Ana Lucía Nacher Cobo (Laskellys.org-eko zuzendari ordea), Elena Ramirez Boixaderas (BizilagunEkin plataformako kidea).
  • AZAROAK 20, LARUNBATA. 17:00, mahai-ingurua (streaming). Egungo literaturen talkak, lurzoruaren astintze bat. Eider Rodriguez / Karmele Jaio. Moderatzailea: Kattalin Miner
    Patioa
  • AZAROAK 20, LARUNBATA. 22.00. Festa, ez Tabakaleran baizik eta Mogambon (Azkuene Kalea, 17, 20017 Trintxerpe, Donostia). Bakarrizketa: Magma mia. Beatriz Egizabal

Esan bezala, adi, hori ez delako egitarau osoa.

Erantzun

Sartu