Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatuta, Jokoteknia biltzarraren 4. edizioa Bilboko Euskararen Etxean (San Inazio auzoan) izango da, azaroaren 6an (larunbatez, goizez). Jokoteknia egiten da euskara eta bideo-jokoak uzartzeko, euskal jokozaleen komunitatea indartzen joateko. Baina aurtengo edizioan, Europako hizkuntza gutxituek ere izango due tokia.
Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, hala Azkue Fundazioaren YouTube kanaletik, nola Game Erauntsiaren Twitch kanaletik.
Jokoteknia 2018ko, 2019ko eta 2020ko hamalau hitzaldiak biltzen dituen liburuxka argitaratuko da aurtengo edizioaren harira. Testuaren editorea Game Erauntsiko kide den Maitane Junguitu da.
Egitaraua
- 09:45. Aurkezpena
- 10:00. Bideo-jokoen industria Galizian. Luz Castro (Videoxogo.Gal-ekoa).
- 10:25. rBorn Games-en hastapenak:The Five Covens bideo-jokoaren garapena PlayStation Talents programaren baitan. Aitor Artetxe eta Ethan Reyes.
- 10:50. Bretoi hizkuntzaren historia eta egoera bideo-jokoen arloan. Gwenn Meynier (Web garatzailea eta Bretoieraren aktibista; An Drouizig elkartekoa).
- 11:00. Atsedenaldia
- 11:30- Bideo-jokoak, katalana eta boluntariotza. María Casañas (GamingCat Elkartekoa).
- 11:55. Galesez irabazten. Morgan Roberts (Menter Iaith Sir Caerffili komunitate zentroaren arduradun digitala; Bideo-jokoen galeserako lokalizatzailea).
- 12:20. Hizkuntza minorizatu bat ikasi itzulpenak egin bitartean. Brian C. Gilmour (Gaeilge Chun Cinn ekimenaren kide sortzaile, Irlandako gaelikoaren ekintzailea=.
- 12:30- Mahai ingurua: Tartanga, Digipen eta Harrobiko ikastetxeetako ikasleak.
Izena emateko eta informazio gehiago: https://jokoteknia.eus/
Erantzun
Sartu