futboleko postuak . Atezain, alboko (atzelari) [lateral*], eskuin alboko (atzelari), ezker alboko (atzelari), erdiko atzelari [zentral*], libero, euskarri [pibote*], erdiko erdilari [mediozentro*, erdizentro*], erdilari [interior*], eskuin erdilari, ezker erdilari, aurrelari, hegaleko [estremo*], eskuin hegaleko, ezker hegaleko, erdi-punta [punta-erdi*], punta aurrelari.
Badakizu nola izendatu futbol jokalarien postuak euskaraz? ‘Euskarri’, ‘pibote’ ala ‘pibot’? ‘Erdi-punta’ ala ‘punta-erdi’? @berria-n, honela: berria.eus/estiloliburua/… #hiztegia
@estiloliburua @berria Euskaraz nola lortu gaztelaniazko 'interior/volante derecho' eta 'centrocampista derecho' izenen arteko ñabardura txikia?
@oihantxabarri @estiloliburua @berria Zein da ezberdintasuna?
@protoeuskaldun @oihantxabarri @estiloliburua @berria Ez jakitea ere.... pic.twitter.com/8oG7Jsbdp7
@unaimy @protoeuskaldun @oihantxabarri @estiloliburua @berria Benetan be... Denetarik jakin behar da, potro! pic.twitter.com/7O4Yn9Xo8w
@estiloliburua @berria #Palomero'ari "usolari" edo "usozale" esaten zaio? Eskerrik asko aldez aurretik
@protoeuskaldun @estiloliburua @berria Gaztelaniazko interior edo volante hori "eskuineko/ezkerreko erdilaria" baino lerratuago egon ohi da erasora/hegalera, hegaleko aurrelaria izatera heldu gabe.
@oihantxabarri @estiloliburua @berria Wikipediak ez dakar ñabardura hori, zure etxeko zerbait da?
@protoeuskaldun @estiloliburua @berria Wikipedian Espainiako gaztelaniaren eta Amerikako gaztelaniaren arteko mordoilo terminologiko ederra dago, baina honetaz ari naiz: pic.twitter.com/nRnroJ0vHI
@oihantxabarri @estiloliburua @berria Eskuineko erdi-punta? Eskuin-puntako erdilari? Eskuineko erdilari aurreratu? Ez baitut kontua ondo ulertzen, horratx aukera batzuk.
@oihantxabarri @protoeuskaldun @estiloliburua @berria Hobeto iturri hau erabiltzea: bbc.co.uk/bitesize/guide…
Erantzun
Sartu