Izkirak eta antzekoak harrapatzeko eskusare berezi bati deitzen diogu Zumaian "mandarrasa". Beste hitz batzuekin nahasita edo, antzeko forma gehiago ere jaso ditugu: mangarrasa, bandarrasa, baldarrasa... Gaztelaniaz "remanga" deitzen diote eta jasota dago RAEren hiztegian. Akelino Osak Ahotsak.eus egitasmoko bideo honetan azaltzen du "baldarrasa" erabiltzen zutela "ixkirak" txalupatik harrapatzeko.
Esku-sare berezi bat: MANDARRASA esaten diogu Zumaian baleike.eus/komunitatea/Eu…
Hondarribian PANDERRETA deitzen diote, gaztelaniaz RASTRERO. baleike.eus/komunitatea/xa…
MANTAR hitzaren antza du, eta biak zakuekin egiten zirenez... Zer iruditzen? @protoeuskaldun Irudia Constantino Vitoren "Arrantzaleak" liburutik hartua da. pic.twitter.com/U4I0KvS6K7
@xabierazkue Artikuluan aipatzen diren aldaerak ere kontuan hartuta, zaila da erantzuna. Egiazki "mandar" badago azpian, "mandar arras" batetik etor liteke (ez zen oso sakon sartuko, ezta?). Beste aukera bat da "manga a ras" moduko esapide batetik etortze
@xabierazkue Panderreta hori *panderretan (joan, egin...) batetik eratorri dela pentsa daiteke, eta *pander hori gertuago dago mandar-etik, baina hitz ezberdinak izan litezke... Arrantzaz gehiago dakienak agian ezagutuko du aldaera gehiago, eta gaskoierar
@protoeuskaldun Manta, amantal, eskutrapu... MANTAR horrek OEHn dituen esanahiak irakurri, biak zakuekin egiten zirela jakin, eta loturatxo bat ikusi (nahi izan) dut. Datorren asteko hitza izan daiteke MANTAR: ahotsak.eus/zumaia/pasarte…
@protoeuskaldun Oraintxe gogoratu naiz @sanz_azkue lagunak zer esan zidan: izokinak harrapatzeko horrelako sareei REMANGA deitzen zaiela (red y manga). RAEn jasota dago: dle.rae.es/remanga
@xabierazkue Mmmm… Gure aitak ez daki euskaraz, baina, oriotarrei ikasita, «mangarrasa» esaten dio horri
@protoeuskaldun @xabierazkue Bazitekek… Orion «mangarrasa» esaten zaiok-eta
@ja2er Herritik mugitu gabe, 3 modutara jaso dugu: MANDARRASA, BANDARRASA eta arrantzale beterano honi BALDARRASA: ahotsak.eus/zumaia/pasarte…
@ja2er Hori bai, Jose Maria Merinoren liburu honetan ere MANGARRASA. pic.twitter.com/BkVIvQnVQR
[KOMUNITATEA] Zumaiako hitz bereziak: MANDARRASA baleike.eus/komunitatea/Eu… #zumaia @xabierazkue
@euskadi_irratia @Elhuyar Ezkerrekoak esku artean duen sareari MANDARRASA esan izan zaio Zumaian. baleike.eus/komunitatea/Eu…
Erantzun
Sartu