Teknologia albisteak

Elhuyar Hiztegiak 25 urte bete ditu eta berrikuntzak ditu web bertsioan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-15 : 12:54

Elhuyar Hiztegiak 25 urte bete ditu aurten, eta webguneko bertsioak gaur izan duen eguneraketa aukeratu dute urtebetetzea ospatzeko. 1996an liburu gisa hasi zen banatzen EU-ES hiztegi elebidun gisa, lehen bertsio digitala 1999koa izan zen, eta 2013tik mugikorretatik ere badabil.

 

Web bertsio gaur eraberrituan, gaur egungo hiru hiztegi elebidunak kontsultatu daitezke webgunean (EU-ES, EU-FR eta EU-EN), eta, bilaketak euskaratik eginda, hiruretako emaitzak batera ikusteko aukera dugu. Erdara horietatik ere egin daiteke bilaketa, noski. Euskalbar tresnaren bidez iritsi ohi bazara Elhuyar Hiztegira, berdin jarraitzen du, orrialde berrituetara eramango zaitu bilekatak.

Diseinu berrikuntzaz gain, emandako informazioan ere bada nobedaderik: hiztegiko sarrerak Interneteko adibide errealez hornitu ditugu,Dabilena web-corpusen atariari esker (Elhuyarren beste proiektu bat). Hona eskaner hitza bilatuta, adibide horiek nola gehituta ageri diren.

Webguneaz gain, aplikazioak ere berritu dituzte, hona helbideak:

Euskalbarren bitartez erabiltzeko:

Zorionak Elhuyar Hiztegia, eta urte askotarako.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago