Teknologia albisteak

Txappela, bertsolaritzako txapelketetan porra edo pronostikoak egiteko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-14 : 10:07

Hala nola Tropela txirrindularitzako porrak egiteko, Txappela (bi P tartean) sortu dute bertsolari txapelketako pronostiko, porra edo lehiaketak egiteko. Web bidez (txappela.eus) eta aplikazio mugikor gisa (Android) garatu da, eta lehen begiratu bat eman diogu. Lehen porrak egin daitezke jada Xilaba txapelketarako (adi, larunbatean hasiko da, hilak 18) eta Nafarroako Bertsolari Txapelketarako (hau urriaren 2an hasiko da).

 

Lehiaketa batean (adibidez Xilaban) saioz saio markatu behar dira bertsolariak, eta azken sailkapenaz gain, ariketa bakoitzean ere markatu behar da faborito bat. Arauek diotenez, "txapelketa bakoitzeko saio bakoitzean bertsolariak ariketatan antolatu beharko dira. Bertsolari bakoitza ariketa bakar batean kokatu beharko da. Txappela-k berak zehaztuko du ariketa bakoitzean zenbat bertsolari hautatu behar diren. Horrez gain, saioko irabazlea ere aukeratu beharko da".

Hona adibidez Xilabako saio baterako egin dugun pronostikoa (ez gehiegi fidatu Sustatuz, bertso-jakintza bada kontua):

Puntuazioa honela banatuko da: "Bertsolari bakoitzak kokatu dugun ariketan lortu duen puntuazioen batura izango da erabiltzailearen saioko puntuazioa. Puntu hauek saioko epaileek emandako puntuak izango dira, ez ditu Txappela-k emango. Horri saioko irabazle gisa hautatutako bertsolariaren postuaren arabera puntuak gehituko zaizkio. Saioan X bertsolari bazeuden eta p. postuan amaitu badu hautatutako bertsolariak X*5-(p-1)*5 puntu eskuratuko ditu erabiltzaileak."

Ez dakigu jokalari guztien sailkapen orokor bat ikusiko ote den. Taldetxoak antola daitezke ordea, lagunak edo dena delakoak bilduz, eta hor bai, sailkapen bat ikusiko da. Hala nola Tropelan tropeltxoak dauden, talde hauek "Bertso eskolak" dira Txappelan. Bertso-eskola bakoitzak pasahitza du, dirudienez. Hemen lau lagunen artean antolatu duguna:

Txappela nork sortu duen ez dakigu: Txappela Elkartea ageri da webgunean, baina ez dago beste pistarik. Telegram kanala ere sortu dute, eta Twitter kontua daukate:

Animatu beraz, eta bete lehen pronostikoak Xilabara begira larunbata baino lehen:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago