Sephora enpresak 16 eguneko lan eta soldata zigorra ezarri zien duela hilabete batzuk hiru langileri bideo batean parte hartzeagatik. Bideo horretan, umorez, enpresaren publizitate-kanpaina baten parodia egiten zen, haien lan-baldintzak salatuz. Hala ere, zehapen hori baliogabetzat jo du Iruñeko Lan Arloko 3 zenbakiko Epaitegiak; izan ere, adierazpen-askatasunerako eskubidea babesten dio langileari, eta enpresak oinarrizko eskubide hori urratu du.
Sephora enpresa kondenatua, langileen adierazpen-askatasunerako eskubidea urratzeagatik ela.eus/eu/nafarroa/al… pic.twitter.com/ifeBjzOi45
Erantzun
Sartu