COVID-19aren kutsatze kasuek gorako joerarekin jarraitzen dute, Hego Euskal Herrian zein Debagoienean. Elgeta eta Leintz Gatzaga izan dira azken orduetan positiborik baieztatu ez dituzten eskualdeko herri bakarrak; gainera, azken asteetan datu horri eutsi diote. >Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean. Intzidentzia-tasa metatuei dagokienez, erreferentziazko koloreen semaforoan Eskoriatza berdetik horira igaro da.
[#Koronabirusa] Hemezortzi positibo baieztatu dituzte Debagoienean, azken orduetan goiena.eus/debagoiena/162…
Erantzun
Sartu