Teknologia albisteak

Humanitate Digitalak UEUren eta EHUren eskutik ere

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-24 : 12:39

Beste euskal unibertsitate batzuek ere eskaintzen dituzte Euskal Herrian jadanik humanitate digitalen ikastaroak, baina orain UEUk eta EHUk ere halako graduondoko bat sortu dute datorren ikasturterako. UEUren eta EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, Goimailako Online Institutuak, eskainiko du 2021-2022 ikasturteko ikasketa berri hau.

Hona graduondokoaren aurkezpen bat, bertan irakasle izango den aditu baten eskutik (Uxoa Inurrieta):

Humanitate Digital edo eHumanitateetako aditu tituluak 3 modulu eta proiektu baten garapena biltzen ditu. Moduloak honela antolatu dira, bakoitzeko edukiekin.

1. modulua: paradigma aldaketa (3 kreditu)

  • Humanitate Digitalak definituz: korronteak, metodoak, praktikak eta proiektuen ezaugarriak. XABIER LANDABIDEA, Txerren.
  • Humanitate Digitaletako tresnak eta azpiegiturak. MIKEL IRUSKIETA
  • Humanitate Digitalen Ikuspegi kritikoa. OIER IMAZ

2. modulua: Humanitate digitaletako diziplinak eta eremuak (5 kreditu)

  • Hezkuntza digitala: konpetentzia eta eredu berriak. RAKEL GAMITO
  • Komunikazioa eta eraldaketa digitala. XABIER LANDABIDEA
  • Antropologia eta historiografia digitala. JENNIFER ISASI
  • Hizkuntzalaritza konputazionala eta hizkuntza-teknologien ekarpena. UXOA INURRIETA
  • Liburutegiak, artxiboak, museoak eta kurazio digitala. XABIER LANDABIDEA

3. modulua: Humanitate digitalen alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak (3 kreditu)

  • Oinarrizko programazioa. OLATZ PEREZ DE VIÑASPRE
  • Corpusen prozesamendua: fitxategiak eta weba, OLATZ PEREZ DE VIÑASPRE

Matrikulaz eta gainerakoez informazio gehiago, EHUren eta UEUren webguneetan.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago