Teknologia albisteak

Loraldia 2021, "Sormenari zor", gaurdanik kulturarako 20 egun Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-09 : 09:17

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa gaur hasten da, martxoak 9, eta hilaren 28a bitartean ospatuko da. Bilboko euskarazko kulturaren jaialdiaren edizio honetako lema Sormenari zor da. 19 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko ditugu. Bilboko 13 gune euskararen plaza bilakatuko dira. 

Aurreko urteetan bezala, aurten ere askotariko diziplina eta formatuak: Antzerkia, dantza, musika, literatura, zinema, artea eta bertsolaritza presente izango dira. Berrikuntza moduan, edizio honetan rol jokoak eta kabareta ere gehitu dira programara.

Jaialdiko ikuskizunek edukiera mugatua izango dute aurten halabeharrez. Ahal den neurrian konpentsatzeko, bi ikuskizun berezi esperientzia digital bezala antolatu dira, Loraldiaren webgunetik zein EITBrenetik ikusiko dira.

Bata izango da Errimak Bi Oinetan bertso eta dantza ikuskizuna, Haatik Dantza Konpainiak antolatua. Martxoaren 17an 18.30etan Azkuna zentroan eta digitalki. Eta bestea, Bozak musika ikuskizuna, martxoaren 20an Guggenheimen eta sareetan. Olatz Salvador eta Idoia musikariekin, Maddalen Arzallus solasaldiaren aurkezle, eta gonbidatu parea online, Itziar Ituño eta Ane Labaka.

Ikus egitarau osoa eta aprobetxatu.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago