Atzo hil zen Enrique Rodriguez Galindo jenerala, Covid-19 gaitzak joa diotenez. Intxaurrondoko Goardia Zibilaren ziegetan tortura aparatu bat antolatua izateaz hainbatetan akusatua; eta handik kanpo, GAL berdea esan zioten hark egindako hilketengatik kondenatua. Galindo inplikatutako auziak ez ziren bakarrik indarkeriazkoak izan: adierazpen askatasuna murrizteko saioetan ere enpeinatu zen Goardia Zibileko burua.
Horixe gogoratu dute azken orduetan, haren jazarpen zentsuratzailea jasan zuten euskal kulturako erreferente batzuek, Fermin Muguruzak eta Jon Maiak kasu.
1991ean Negu Gorriak taldeak salatu zuen Galindo Ustelkeria kantuarekin. Handik bi urtera, 1993an, Rodríguez Gjoxealindok taldea salatu zuen; taldekideekin batera, baita Jon Maia bertsolari eta kanta-idazlea (baina ez, prezeski, Ustelkeria idatzi zuena), eta Angel Katarain musika ekoizlea.
Lehen instantzian, epaileek 15 milioi pezeta ordaintzera zigortu zituen akusatuak. 1994ko errekurtso batek (Donostiako epaitegi batean), kondena atzera bota zuen, adierazpen askatasunak bermea behar zuelakoan; baina goragoko organo batek, Gipuzkoako entzutegiak, berriro eman zion arrazoia Galindori 1995ean.
Kasuak bere bidea jarraitu zuen Espainiako Auzitegi Goreneraino, non 2000ko ekainean, azkenean oinarririk gabe utzi zuten Galindoren salaketa eta eskaera, baina gehienbat teknizismoengatik, adierazpen askatasunaren muineko gaian sartu gabe. Hain zuzen ere, Maiak hitz haiek idatzi gabe auzipetua egotea, eta aldiz hitzen benetako egileetako bat ez egotea auzian, motibo izan ziren auzia ezerezean uzteko. Gaztelrazko erreportaia honetan kontatzen da historia judizial bitxi hau. eta erreportaia berekoa da goiko ilustraziorako hautatu dugun irudia.
Galindok zentsuratu nahi izan zuena hona ekartzeko une aproposa da hau:
Jon Maiak ez zuen, ez, goikoa idatzi; baina Geurea da garaipena ekitaldian bertso ezagunak bota zituen, eta horiek ere ekarriko ditugu:
Maiak asmatutako lelo bitxia, Galindo gatito lindo, Gozategik ere aprobetxatu zuen ondoren abesti batean (hitzak, musika).
Aipatzeko modukoa da, bestalde, noiz hil den Rodriguez Galindo: Joxe Arregi torturatuta hil zen egunaren 40. urteurrenean zehazki.
Erantzun
Sartu