Joan den astelehenean, 1936ko gerran hildako 20.970 herritarren datuak biltzen dituen webgunea aurkeztu zuen Gogora-k, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak. Lehenagotik ere, Gogora-k urteak eman ditu biktimen errolda hori egiten, baina, orain arte, datu horiek kontsultatzeko beharrezkoa zen institutuaren egoitzara joatea, eta orain, webguneari esker, herritar guztiek dute eskura hildako senitartekoei buruzko informazioan arakatzeko aukera.
Zenbait biktimaren senideek datu okerrak topatu dituzte Gogora-ren webgunean berria.eus/paperekoa/1877… Honen bidez: @berria
@ZEtxeburua @Amazabal @berria Argantzungo alkateak (@latierro10 @argantzon) udal-erregistroan dagoen informazio hau bidali zigun, horrela baieztatu dugu eraildako birraitona hango hilerrian dagoela lurperatua. Baina Gogora-k ez du udal-erregistro horiek kpic.twitter.cpic.twitter.com/nD6aH1ZuAB
@Landerlandia @Amazabal @berria @latierro10 @argantzon Eskandalagarria da hain lan eskasa egitea Gogorak, eta horrela ibili behar izatea senideok.
@ZEtxeburua @Landerlandia @berria @latierro10 @argantzon Mota guztietako akatsak daude ????♀️, gurean Elosuko 17ak Bergaran jaioak zirela ere ageri da...
@Amazabal @ZEtxeburua @Landerlandia @berria @latierro10 @argantzon Otxandioko bonbardaketari lotutakoak ere... Desagertutzat jotako emakume bat, aspaldi argitutakoa. Zuzendu dute.
Erantzun
Sartu