Teknologia albisteak

Polizia Nazionalaren desmantela

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-30 : 13:06

Izenburu hori jarri diogu, edo beste edozein: Espainiako Polizia nazionalaren webgunea berritu da, eta euskarazko bertsioa dauka.  @Unaimy txiolari euskaldunak erreparatu dio euskararen kalitateari. Itzulpen automatiko horribleren baten emaitza da. Hemen izenburu bat: "Errusiako herritarrak estortsioa egiten dituen antolakunde baten Polizia Nazionalaren desmantela".

Izatez, webguneko eduki finkoak euskaraz txukun daudela ematen du. Esate baterako:

Baina atal hauetariko batzuetan ere irristadak igarri dira, esate baterako, polizia profesionala izateko gonbidapen orrian: "Gugandiko zati bat osa zaitezke. Erdu gurekin!"

Irristadak baino gehiago, disparatea albisteetan dago, prentsa oharretan. Itzulpen automatikoko sistemaren bat erabili dute, eta emaitzak negargarriak dira: 

"Espainiako poliziak operazioan, INTERPOL batera, atxilotu dute, Peñíscola (Castelló) hau Bere Armada iheslari bati (diktadura militarren garaian izatea.

Atxiloketa egin duen hitzarmen baten ondorioz, gelditzeko agindua indarrean, auzitegi nazionalak emandako 2018an. saiatu Zen, uruguayas agintariek, beren ustezko partaidetza ugari eta gertakariak hirurogeita hamarreko hamarkadatik laurogeiko hamarkadaren hasiera bitartean, Gizateriaren aurkako delitu gisa sailkatutako eta genozidio.

Eragiketaren Informazio batzordeak nagusi batera egin da, lan Informazio eta castellóko Interpol-españa probintziala."

Ez du asmatzen ezta letra larri eta xeheekin ere... Egia esanda, 2021 honetan honelako itzultzaile automatiko kaskarrak arraro samarra suertatzen da, Itzultzailea,Batua eta Jaurlaritzaren Itzuli, hiruak kalitatez askoz gorago daude, eta esango genuke emaitza hobeak emango lituzketela erabiliz gero. Aproba egin dugu hori frogatzeko.

Goiko albiste jatorrizkoa hartu dugu, gaztelaniaz, eta esaldi hau aukeratu bertatik:

Agentes de la Policía Nacional, en una operación conjunta con INTERPOL, han detenido en Peñíscola (Castellón) a un fugitivo uruguayo que fuera Coronel del Ejército durante el periodo de las dictaduras militares. 

Batuak eman du:

Polizia Nazionalak, Interpolekin batera egindako operazio batean, diktadura militarren garaian Armadako koronel izan zen uruguaitar iheslari bat atxilotu du Peñiscolan (Castello).

Jaurlaritzaren Itzuli+ pluginaren bidez:

Polizia Nazionaleko agenteek, Interpolekin batera egindako operazio batean, diktadura militarren garaian Armadako koronel izandako uruguaitar iheslari bat atxilotu dute Peñiscolan (Castello).

Itzultzailea-eus-ek:

Polizia Nazionaleko agenteek, INTERPOLekin batera egindako operazio batean, diktadura militarren garaian armadako koronel izandako Uruguaiko iheslari bat atxilotu dute Peñíscolan (Castelló).

Konpara dezagun berriro Poliziaren webgunearekin:

Espainiako poliziak operazioan, INTERPOL batera, atxilotu dute, Peñíscola (Castelló) hau Bere Armada iheslari bati (diktadura militarren garaian izatea.

 

Erantzun

Sartu