Ohitura zabaldu da euskal txiolari batzuen artean, letra beltza, italikoa edo beste aldagai tipografiko batzuk erabiltzekoa Twitterren eta beste sare sozial batzuetan. Ez da gomendatzekoa. Jasotzaile askok ez dute ezer irakurriko, eta ondo iristekotan ere ez du irakurgarritasuna laguntzen.
Gorka Julio txiolariak ohartarazi du adibidez: "Letra lodi faltsu asko ikusten ari naiz azken aldian Twitterren. Praktika txarra da kodeketa arraroak erabiltzea txioak destakatzeko. Noizbait erabili liteke, zerbait deigarriago egiteko, baina ez da egokia eta zenbait tresnetan gaizki ikusten da."
Tarteka zertxobait destakatzeko erabiltzen dutenen artean, Athletic Club. Horra txio batean, ZUZENEAN nabarmen bat.,
???? Hasi da partida Sardineron!
— Athletic Club (@athletic_eus) January 24, 2021
???? Egurre mutilak!! ????⚪️
???? ???????????????????????????????? ???? https://t.co/IWlQnAcOqj
0-0 I #RacingBilbaoAthletic #AthleticLezama ???? pic.twitter.com/13GAEassxX
EITBko Twitter kontuetan, bereziki, gustoa hartu diote honi. Baina, Uxune Martinezek salatu bezala, mezua nabarmendu baino, nahastu egiten da irakurlea sarri, hau bezalako txioekin.
Idazteko modu honetara gerturatu den beste bat, EAEko lehendakaria bera, Iñigo Urkullu. Hona asteburuko bere mezu bat.
Konturik okerrena, ordea, ez da ea beltz italiko hori benetan irakurgarriagoa den ala ez, baizik eta kodeketa kontuak, segun eta nola eta non jasotzen duzun Twitter, ez direla beti ondo pasatzen. Hona beste erabiltzaile batek nola ikusi duen Urkullurena:
Tira ba, lehendakari jauna, Athletic, EITB eta gainerokook: mesedez ez erabili tipografia hauek.
Hala eta guztiz, kasurik egin nahi ez badiguzue, hemen tresna bat halako testuak lortzeko (zeinarekin hasierako ilustrazioa lortu dugun): https://yaytext.com/bold-italic/
Erantzun
Sartu