Teknologia albisteak

Adizkinator, euskal aditza ezagutzeko aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-21 : 10:23

Aplikazio berria daAdizkinator, Android mugikorretarako dago eskuragai oraingoz. Euskal aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa da. Aditz trinkoak eta laguntzaileak daude bere datubasean, eta behin forma bat bilatuta, emaitza alokutiboak (hika) eta ez alokutiboa ematen dizu.

Ander Herranz Uribarri euskara irakasleak sortua da aplikazioa. Euskara ikasleek zein euskaradunek aditzen inguruko zalantzak argitzekoa sortua da. Sustapeneko bideoa egin dute, eta badirudi euskaltegirako trewsna moduan garatu dutela batez ere. 

Aplikazioa Aparttak izeneko garatzaileak programatua da. Euskarari dedikatutako beste pare bat aplikazio badiru bere dendan garatzaile honek: Berango Kantari eta hiztegi aplikazio bat.

Deskargatu Adizkinator Androiderako hemen: Google Play.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago