Teknologia albisteak

Komiki edo nobela grafikoa egiteko beka, Iparraldeko egileentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-17 : 11:23

Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka sortu dute. Bi urtez behin egingo da, eta lehenbiziko deialdia iragarri dute: 2021eko edizio honetan, komikia edo nobela grafikoa izanen da generoa.

Lanak "Iparraldeko euskara batuan" sortuak izan beharko dira, eta egileak ere Lapurdi, Nafarroa Beherea edo Zuberokoak izan beharko dira, adin mugarik gabe. Lehen edizio honetan generoa komikia izanik, egileak bat baino gehiago izan daitezkeela kontuan hartu dute, eta egile nagusien artean, dela idazlea edo ilustratzailea, "bat gutxienez Iparraldekoa izanen da (Iparraldean jaioa edota bizi dena)."

6.000 euroko diru saria izango du bekak, eta maiatzaren 31 arte dago epea proposamenak bidaltzeko. Ekain amaieran jakinaraziko da proiektu irabazlea epaimahaiak eta datorren urteko martxorako egin beharko da lana.

Baldintza zehatzak eta informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago