Teknologia albisteak

Gab eta Parler

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-07 : 12:47

Twitter eta Facebook kendu dizkioten arren Trump presidenteari, oraingoz badituzte beste baliabide batzuk eskura bere jarraitzaileek: Gab eta Parler sare sozialak nagusiki lerrotuta daude Trumpismoarekin identifikatutako ultra-eskuin zuri supremazista amerikarrarekin. Hala ere, Donald Trump-ek berak ez omen du konturik plataforma horietan, ikusiko da ea sortuko duen.

Gab

Gab 2017an sortu zen, eta eskuin-muturreko trumpista bat du buru, Andrew Torba, zeinak atzoko gertaerei "historikoa" iritzi dien. Webgunea du, non mezuen doinua eta ikus daitekeen, baina aplikazio bidez erabiltzen da gehienbat. Mastodon sare sozialaren oso antzekoa da eta, izatez, 2019ko erdialdetik, Mastodon-en software librearen fork edo bertsio batekin funtzionatzen du (baina ez dago Mastodonen fedibertso egituran).

Ikusi dezakezue nondik doan Gab ingelesa badakizue. Interesgarria, bere erradikaltasun gordinagatik, bere albiste sekzioa (agregazio sistemaren batez eratua).

Parler

Trumpisten gogokoa den beste sare sozial bat Parler omen da. 2018tik martxan, hau ere eskuin muturreko mezuek betetzen duten. Honen edukirik ez du webguneak erakusten (login egin gabe behintzat), eta esperientzian sartzeko izena eman edo/eta aplikazioa instalatu beharko duzue. Pantaila irudiengatik, itxuraz, Twitter edo Mastodonen oso antzekoa da, dena dela.

Goiko ilustrazio irudian ikus dezakeu: eskuan pertsona horrek duen telefonoan ez dago Twitter, baizik eta Parler, eta bertan Sean Hannity Fox telebista kateko iruzkigingile eskuindarraren mezu bat ageri da Trump aipatuz.

Kapitoliokoaren ondoren

Bart izandako istiluen ondoren, sare batean zein bestean, mezu nahasi berber ari da zabaltzen. Hala dio batek Parlerri buruz:

Erdiek esaten dutela Antifa edo ezkerreko protestagileak izan direla asaltoa egin dutenak, eta beste erdiek diote "ei, bertan egon naiz ni!".

Dikotomeia bera ikusi dugu Gab-eko albisteetan. Ikus gure pantaila irudiko lehen albistea eta hirugarrena. Batean kristal apurketa Antifa sektoreei leporatzen zaie, bestean Lin Wood ultraeskuindarrak (hau ere Twitterren isilarazi berria) patriota edo abertzale deitzen die asaltatzaileei.

Eguneraketa, urtarrilak 12: Parler itxita dago honezkero... irakurri gehiagohemen.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago