Txorakeria galanta besterik ez, kuriositate moduan aipatuko dugu. ñiñiñi erantzutea, edo esandako zerbaiti bokalak aldatuz (denak i bihurtuz) erantzutea Interneteko meme erabili samarra da azken aldian, behintzat hegoaldean. Halako esaldiak sortzen laguntza behar bazenu (kasu hipotetikoa), El Traductor Tiquismiquis-ek lagunduko dizun, Mimimimi.cat webguneak.
Sartu esaldi bat, eta i-z beteko dizu. Den errazarekin, jarri duten karaktere kopuruaren topea (200) murritza iruditu zaigu, eta emaitza kopipegatzeko laguntza handirik ere ez dugu topatu.
Hori bai, zalantza geratu zaigu ñíñiñi delako meme hau guztiz espainola ote den. Tiquismiquis denaren ezaugarria da i-i-i erabiltzea?
Euskaraz, punttalakurloa da terminoaren parekidea eta horrekin ez dago bokal bakarraren jokorik egiterik... Harry Potterren zaleturen batek gogoratuko du hori dela gainera Xenophilius Lovegood-en aldizkariaren izena, Punttalakurloa euskarazko itzulpenetan, The Quibbler ingeles jatorrikoan.
Erantzun
Sartu