Teknologia albisteak

Jardunaldia: "Euskararentzako estrategia digitalaren bila: Europari begira"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-21 : 10:18

Datorren urriaren 28an, jardunaldia egingo da izenburu honekin: "Euskararentzako estrategia digitalaren bila: Europari begira". Streaming bidez jarraitzeko izena eman behar da urriaren 23a baino lehen helbide honetan. Izena emandakoek esteka jasoko dute konektatzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak antolatzen du.

Egitaraua

9.00. aurkezpena - Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, eta Maite Goño, EABren Ingurune digitalean euskara sustatzeko batzorde atalaren zuzendaria.

9.15. European Language Grid – Towards the primary Platform for Language Technology in Europe. Georg Rehm. Ikertzaile nagusia eta ikertzaile elkartua. Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroa (DFKI).

10.00. Espainiako Hizkuntzen Teknologien Sustapen Plana. Laura Flores Iglesias. Adimen Artifizialaren eta Gaitzeko Teknologia Digitalen zuzendariorde nagusia. Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritza (SEDIA). Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa. Espainiako Gobernua.

10.45. .cat eta katalanaren sustapena Interneten. Anton Ferret Baig. Informazioaren, Komunikazioaren eta Azterlanen zerbitzuburua. Kataluniako Generalitatea.

11.30. Atsedenaldia.

12.00. Islandierarako hizkuntza teknologiak, 2018-2022. Jóhanna Vigdís Guðmundsdóttir. Zuzendari exekutiboa, Almannarómur (Hizkuntzaren Teknologietarako Zentroa). Islandiako Hizkuntzarako Proiektuaren zuzendari exekutiboa. Anna Björk Nikulásdóttir. Grammateken sortzaileetako bat eta Islandiako Hizkuntzaren Teknologietarako Partzuergoko proiektuarduraduna.

12.45. Galeseraren hizkuntza teknologien ekintza plana. Jeremy Evas. Galesko Hizkuntza Saila. Galesko Gobernua.

13.30. Estonierazko hizkintza teknologiaren garapena. Kadri Vare. Estonierarentzako Hizkuntza Politika Saileko koordinatzailea. Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioa. Estoniako Gobernua.

14.15. Itxiera. Maite Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu