Radar Covid aplikazioaren sagan argitaratu genuen ostiralean, bezperan Correo egunkariak atzerapenak euskaratzeari egotzi ondoren, Ministerioa besterik ez zela falta bere lanaren partea egiteko. Ba hara, Espainiako Gai Ekonomikoen eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren Radar Covid bertsio euskaratua ostiralean bertan aktibatu zen, berritasunaren aipatu ere egiten ez zuen eguneraketa batekin. Eleanitza da orain aplikazioa, baina ñabardura estupido batekin: instalatzean bakarrik aukeratu daiteke hizkuntza.
Hau da, Radar Covid lehendik bazenuen instalatuta, orain bertsioa berritzean jarraituko duzu lehen bezala: gaztelaniaz edo katalanez baduzu interfazea, ez dago modurik hizkuntza aldatzeko. Hori bai, Googleren abisu sistemak euskaraz izango dituzu baldin eta Android euskaratua duzun.
Hau da, egun Radar Covid baduzu instalatuta, euskaraz izateko, des-instalatu egin behar duzu. Eta berriro jartzean, orduan aukeratu euskara. Aurreko instalazioarekin azken 14 egunetan sortu dituzun datuak galdu egingo dira.
Nola? Bai, honela egin dute lan:
—Espezifikazioak, eleaniztasuna.
—Egina.
—Eta hizkuntza aldaketa? .
—Ez zenuen aipatu espezifikazioetan...
Gainera, ez dirudi Ministerioak erabili dituenik Github-era igotako euskaratzearen testuak, beste batzuk baizik. Gaztelerazko testu-pusketak zertarako igo zituzten hara, ez bazan lan egiteko haien gainean? Galizierazko lana ere alferrik izango zela uste dugu, nahiz eta orain berdintsu badagoen hizkuntza bertsioen artean, valentzierarekin batera (katalana lehendik zegoen).
Radar Covid instalatzeko:
Gogoratu, bestalde, konkaktu pertsonalen arteko informazioa bideratzeko gauza badela aplikazioa orain (ulertzen dugunagatik), baina osasungintza publikoari dagokionez, jarraipenerako prest omen dago Nafarroa, baina ez nonbait EAE.
Erantzun
Sartu