Bixente Serrano Izko idazle, historialari, politikari eta pentsalari nafarra hil egin da gaur 72 urterekin. Gaixorik egon da azken garaian, eta duela gutxi egin zioten ebakuntza ez du gainditu ahal izan. Bere testuen artean, aforismoak ziren gogoenak, eta halakoak utzi dizkigu bere blogean azken aste hauetan.
Frankismoaren azken garaian ETAko kidea izan zen, eta atxilotu eta preso izan zuten Segovian. 1976ko apirilaren 5ean Segoviako ihes masubon hartu zuen parte, baina harrapatu egin zuten.
Politikan Euskadiko Ezkerran jarraitu zuen, baina PSOErekin bat egin zuenean alderdi horrek, utzi egin zuen. Gero, 2004 eta 2008an Nafarroa Bairen hautagaia izan zen Espainiako Senaturako, eta koalizio beretik 2015eko ekaina eta abendua bitartean Espainiako Kongresuko diputatu izan zen, Uxue Barkos ordezkatuta.
Idazle gisa narrazio bilduma bat argitaratu zuen 1987an (Onkoteak), eta aforismoen liburu bat 2010ean (Jauzka). Saiakeragile eta historialari gisa idatzi zuen gehiago ordea, Euskal Herriaz, baina Nafarroako perspektibatik bereziki:
Zutabegile eta iritzigile saiatua izan zen, Euskaldunon Egunkarian bezala, baita Berrian ere, non bloga zeukan: Nafar periferiatik. Bertan dauden azken sarrerak aforismoak dira, hain zuzen. Esate baterako:
Hurbiltze soziala. Bortz axola batzuei urruntze fisikoak, urruntze soziala gorde artean.
Gaitzen albo kalteak. Onik sortzen duen gaitzik izatekotan, gaitzaren albo kalte mota bat izanen litzateke.
Eta argitaratu zuen azkena, maiatzaren 16koa:
Nortasunaren ifrentzua. Nor bazara, ez zara inor.
Erantzun
Sartu