Plazara Ekimena izenekoa duela hilabete pare bat aurkeztu zen, euskaltzale batzuen talde gisa, Argia eta Zuzeu agerkarietan azaldutako agiri baten bidez. Zenbait galdera edo eztabaida-puntu planteatzen zizkietan orduan alderdi politikoei, EAEko hauteskunde deialdia egin berritan zela. Gero COVID-19 gaitzaren konfinamendu eta etena etorri da, baina hemen dira berriz Plazara! Ekimenaren galderak.
Lehen testu hartan zazpi puntutan biltzen ziren kezka nagusiak, laburbildurik hauek:
Gerora Plazarak lau alderdiren egitarauak atzertu ditu, euskara nola tratatzen duten ikusteko. Eta orain euskararen gaineko 12 galdera planteatzen dizkiete alderdiei. Adibidez:
1. Kezkarik baduzue, oro har, euskararen erabilera oso apala delako gure gizartean?
7. EITB hedabide publikoari dagokionez, ETB1en audientzia %2tik beherakoa da. Zein urrats jotzen dituzue beharrezko ETB1ek galdua duen prestigioa eta audientzia berreskuratze bidean jartzeko? Zer egin dezake ETB2k normalizazioaren helburu horri begira? Eta Radio Euskadik? Nahikoa irizten diozue sortzaile euskaldunen lanen hedapenari EiTBn?
1982ko Euskararen Normalizaziorako Legearen III. Kapituluan, hauxe jasotzen da: “Hedabideetan euskararen presentzia areagotzera bideratutako neurriak hartuko ditu Jaurlaritzak, hizkuntza ofizial bien erabilera arian-arian berdintzeraino” Norabide horretan, zer neurri proposatzen duzue?
10. Gure mundua gero eta digitalagoa dela kontuan harturik, alor horretan euskarari benetako bultzada emateko zer duzue aurreikusia?
(...) Irakurri guztiak Zuzeun.
Otsaileko lehen aldarrikapenaren sinatzaileak hauek izan ziren: Gilen Mejuto, Jonjo Agirre, Beñat Castorene, Martin Rezola, Gerardo Luzuriaga, Manex Ralla, Yoli Viadero, Alberto Telleria, Pako Sudupe, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Carlos Gorrindo.
Oraingo 12 galderetan, izenpe gehiago ageri dira.
Erantzun
Sartu