Teknologia albisteak

Covid krisian nor ibili zen azkarrago, teleberriak ala herritarrak?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-16 : 10:14

Koronabirusaren krisiak itxialdiaren une kritiko bat itxialdiaren hasiera izan zen, Hego Euskal Herriko kasuan martxoaren 15ean agindua Gobernuak. Astebete lehenago izan ziren martxoaren 8ko manifestazioak, eta gerora kritika asko egon da, haiek ebitatu baziren eta alarma lehenago piztu izan balitz... Baina geroko kritika horiek, badute oinarririk? Ikerketa interesgarri bat egin dute Espainian, kontuarekin zerikusia duena: alerta seinaleetan nor ibili zen azkarrago, publikoa oro har ala RTVEko teleberri "ofizialak"?

Horretarako, bi iturri konparatu dituzte.

  • Telediario albistegietan, koronabirusaren inguruko informazioak eta alerta terminoak noiz azaldu diren. Horretarako Verba tresna erabili dute, Sustatun otsailean aipatu genuena.
  • Google Trends tresna, zeinak termino jakin batek bilaketetan izan duen preeminentzia nabarmentzen duen.

Tresnen aukeraketa, logika hau erabili dute:

  • Telediarioetan informazio jario profesionala eta nolabait jarduera instituzionalaren jarraipena egiten da.
  • Google Trends-ek "herriaren" gogo edo kezkak adierazten ditu.

Eta zera da emaitza, bi faktoreak alderatuta: TVEk Coronavirus eta Cuarentena terminoez aurretiaz informatu zuen, jendearen kezka motibo bihurtu aurretik. Arazoak eztanda egin zuenean, martxoko bigarren aste horren asteburura begira, orduan bai Googlen bilatu zuten informazioa espainiarrek, TVEk egun batzuetatik lehenago ematen zuena.

Ikus goiko grafikoan nola TVE-ko interes/aipu marra lehenago doan Google Trends marra baino, eta nola martxoaren 15era gerturatu ahala egiten duen salto jendearen kezkak (irudian une kritikoa markatua dago). Goiko irudian Cuarentena terminoaren inguruko datuak ikusten dira, hemen behekoan Coronavirus hitzaren ingurukoa:

Juan Luis Jimenez eta Carmen Garcia ekonomista espainiarrek egin dute ikerketa hau, Nada Es Gratis ekonomiari buruzko blogaren barruan. Egileek ohartarazten dute bi bilaketa soilekin ezin dela ondorio handirik atera, baina argazki sinple hori aski interesgarria iruditu zaigu guri.

Erantzun

Sartu