"Ogasunarekin euskaraz" ekimena antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta bertako langileok osatutako Saregin euskara taldeak. Ekimenaren xedea da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzea eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitzea. Eta bulegoetan ezin denez errenta aitorpenik egin une hauetan, Internet bidez ere euskaraz egin daitekeela erakutsi nahi dute.
Hizkuntza berdintasunaren aldeko ekimen honen bidez, erronka kuantitatibo egingarri bat planteatzen da: 2023an Gipuzkoan 100.000 herritarrez osatutako giza multzoa Foru Ogasunarekin euskaraz komunikatzea. Horixe izango litzateke Foru Ogasunaren ekarpena, herritarren artean euskal administrazioekin euskaraz aritzeko kultura soziala zabaldu dadin.
Ekimena nagusiki errenta kanpainaren bidez gauzatuko da. Une honetan ezin da aitorpena zerga bulegoetan aurkeztu, osasun krisiarengatik itxita daudelako. Interneten bidea lehenetsi da. Beraz, modu hauetan hautatu daiteke hizkuntza eta, noski, aitorpena euskaraz aurkeztu:
2016ko Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 2016. urtean Gipuzkoan 16 edo urte gehiago duten biztanleetatik 306.448 euskaldunak ziren (% 50,6). Azken horien artean, 215.126 herritarrek erraztasuna zuten euskaraz edo euskaraz zein gaztelaniaz egiteko (euskaldunen % 70,2). Bestetik, 2019. urtean 78.217 herritarrek euskarazko hizkuntza hautua eginda zeukaten Ogasunarekin harremana izateko.
Azkenik, Gipuzkoako udalen ahalegina estimatzekoa da, aspaldidanik azken xede horretan laguntzen ari baitira, udal hizkuntza zerbitzuen bidez ‘Errenta aitorpena euskaraz’ ekimena antolatuta, UEMA egiten ari den ekimenean bezala.
Erantzun
Sartu